Azoka txikia: Astelehenean hasiko dira gauzak jasotzen

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 10a, 17:47
Datorren abenduaren 10ean egingo dute bigarren eskuko gauzen merkatua plazan arratsaldez. Salgai ipiniko duten materiala jasotzen, ordea, astelehenean hasiko dira Eskolan. Salmentekin eskuratutako dirua Eskola Txikien Jairako izango da.

Bigarren eskuko merkatu honekin hainbat helburu lortu nahi dituzte antolatzaileek:

  • Ekainaren 12an egingo den Eskola Txikien Jaira begira herrian giroa sortzea.
  • Eskola Txikien Jaian herriko komunitateen inplikazioa: Ikastetxea, gurasoak, Udala eta herritarrak.
  • Ikastetxean ingurumenaren inguruan lantzen ari diren proiektuarekin bat egitea.
  • Baloreetan heztea.
  • Eskola Txikien Jairako dirua biltzea.

Jarduerak

Azoka txikia abenduaren 10ean izango bada ere, aurrez lan asko dago egiteko; eta lan horietan lagun askok jardungo du:

Udala:

  • Udaleko ordezkariek taberna antolatu beharko dute eta baita azokako postuetako mahaiak ipini ere.

Ikasleak eta irakasleak:

  • Herrian azokaren berri emango dute
  • Materiala jaso: Azaroaren 15etik 26ra bitartean irakasleek eskolan jasoko dute 12:00etatik 13:00etara.
  • Materiala sailkatu eta salneurria ipini.
  • Azokako postuak prestatu eta bertan egunean saltzaile lanak egin.
  • Gainontzeko herritarrak: Erosi.

Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte, bigarren eskuko gauzak ematera eta egunean bertan ere azoka txikia bisitatzera eta ahal dela erosketak egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak