Gabonetako zuhaitz lehiaketa

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 9a, 11:10
Udaleko Kultura batzordeak gabonetako zuhaitz lehiaketa antolatu du. Zuhaitzak abenduaren 17an aurkeztu beharko dira, eta ondoren ikusgai ipiniko dituzte.

Gabonetako zuhaitzak ezingo dira zuhaitz naturalak izan, material birziklatuarekin egin dakoak. Zuhaitzok abenduaren 17an, 18:30etatik 19:00etara udaletxean aurkeztu beharko dira, gero taberna eta dendetan jarriko dira ikusgai, eta sari banaketa abenduaren 23an, Olentzero etorri aurretik egingo da.

Baldintzak

-Edozein herritarrek har dezake parte.

-Zuhaitza bera, ezin izango da naturala izan.

-Erreziklatzeko eta bestelako materialarekin egin daiteke zuhaitza: papera, kartoia, plastilina, plastikoak...

-Adornatzeko material naturalak erabili daitezke.

-Edozein tamainako zuhaitza egin daiteke.

Sariak

-Material ezberdin gehien erabiltzen duenari.

-Orijinalenari.

-Onenari.

Oraindik erabaki gabe dago zein sari izango diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak