AHT Gelditu! Elkarlana taldeak zapatuan Donostian deitutako manifestazioarekin lotuta, hitzaldia eta mendi irteera egin dituzte Elgetako gaztetxeak antolatuta. Bariku gauean informazio hitzaldia egin zuten AHT Gelditu! Elkarlana taldeko hiru kidek. Domekan, berriz, mendi irteera egin zuten herriko hogei bat lagunek elkarte bereko Ramon Mª Loitiren laguntzarekin.
Abiadura Handiko Trenak txikizio handiak eragingo ditu Debagoienan ere, azaldu zuen Ramon Mª Loitik. Trazatua Bergarako Ipinarri zerratokitik abiatzen da. Berrogei metroko zubi bat eraikiko dute Eibarko autobidea gurutzatu dezan eta Angiozargo San Kristobal auzoan sartuko da trena, historia-ondare aitortuta dagoen XVI. mendeko Eduegi baserria parez pare harrapatuta. Jarraian, Askuneta auzora egiten du trazatuak, beste bi baserri harrapatuta. Angiozartik hirurehun metrora sartuko da lurrazpian.
Mendi irteeran, proiektu horrek eragingo dituen txikizioak zenbaterainokoak izango diren ikusi zuten parte-hartzaileek. "Inposatutako egitasmoa da. Informazio eta eztabaida prozesua ukatu dira. Gizartea, bestalde, apenas mobilizatzen da.