Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzak

Irati Agirreazaldegi 2004ko azaroaren 4a

Elgetako gaztetxeak Abiadura Handiko Trenaren aurka hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako.

Gaur, barikua, Abiadura Handiko Trenaren gaineko bideo bat erakutsiko dute gaztetxean bertan 20:00etan eta ondoren, aditu batek hitzaldia egingo du.

Zapatuan, berriz, manifestazioa izango da Donostian AHT ez lelopean eta bertara joan nahi dutenendako autobusa egongo da. Elgetan 16:00etan plazan hartu beharko dute.

Azkenik, Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzekin amaitzeko, ibilaldia antolatu dute domekarako. 09:00etan plazan elkartu eta Angiozar ingurura joango dira nahi dutenak trena pasatuko den inguruak ikustera. Ibilaldia amaituta indarrak berritzeko jatordua egingo dute 14:00etan gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak