Bihurguneak konpontzeko lanak atzeratuta

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 4a, 12:24
Urrian ziren hastekoak Izarreko eta Uberako bihurguneak konpontzeko lanak. Baina urria amaituta oraindik ez diete lanei ekin.

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi digutenez, lanean hasteko lurrak euren eskuetan izan behar dituzte, eta horretarako Udalak egin behar ditu gestio ak. Gestio horiek atzeratu direlako berandutu omen dira lanak .

Udalaren arabera azaroaren 22an sinatuko dituzte lurren desjabetze aktak. Beraz, ordutik aurrera edozein unetan hasi ahal izango dira beharginak konponketa lanekin.

Konponketak

Diputatuen Kontseiluak onartu zuen bi bihurgune hauek konpontzeko proiektua eta orain lanak lehenbailehen egitea da euren asmoa.

Bi kilometrotako errepide tartean daude bihurguneak eta konponketa nagusienak bihurguneen zabalera handitzea eta lurra bera egokitzea dira. Uberako bihurgunearen erradioa 15 m.tik 25 m.ra zabalduko dute; Izarrekoan, berriz, 20 m.ra.

Bestalde lurra egokitu, eustormak eraiki, hormigoizko arekak egin eta seinaleztapen egokia ere ipiniko dituzte. Lanen aurrekontua milioi bat eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak