Ohiturazko doinu edo erritmoetan oinarrituta, abesti berriak sortu eta garatzen ditu hirukote honek, jazz-aren edo musika berrien bidetik.
Hala ere, euren emanaldietan inprobisazioa da nagusi eta abestiei taldearen nortasun berezia ezartzen diete. Tradiziozko doinuak berriz ere harmonizatzen dituzte bide berriak arakatuz.
Bixente Martinezek gitarra eta bouzoukia joko ditu; Txarli de Pablok kontrabaxua; eta Iñigo Egiak perkusioa.