Eskola Txikien Jairako jantzi berriak salgai

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 29a, 13:02
Eskola Txikien Jaia dela eta lanean dihardute elgetarrek. Hainbat guraso material berria saltzen hasiak dira.

Ekainean izango da Eskola Txikien Jaia Elgetan. Hori gertatzeko lanetan dihardu talde batek.

Uda partean hainbat kamiseta saldu ostean, negurako arropa saltzen hasi dira jadanik.

Kamisetak eta jertseak ekarri dituzte negurako. Emakumezkoendako, gizonezkoendako eta umeendako, hain zuzen ere.

Azoketan ibiliko dira arropa horiek saltzen, eta Elgetan ere izango da erosteko aukerarik, dendaren baten ipiniko dituzte salgai eta baita kalean ere. Baliteke asteburu honetan bertan Elgetan postu bat jartzea arropa hori saltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak