Frontoia berritzeko proiektua urtarril amaierarako gertu

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 29a, 13:03
Udal pilotalekua berritzeko dagoen beharra ikusita, proiektua prestatzeko eskaria egin nahi du Udalak. Proiektua egin nahi duten hautagaiek eman dute izena eta azaroaren hasieran egokiena aukeratu ostean, honek urtarrilerako gertu izan beharko du.

Udal pilotalekuaren egoera nahiko kaskarra da, batik bat teilatuarena, eta behin eta berriz hitz egin da herrian frontoia konpontzeko beharraz.

Hori dela eta aurtengo Udal aurrekontuetan, berritze proiektua egiteko diru kopuru bat zehaztu zuten.

Udalak hiru arkitektori eman zien proiektua egin nahi izanez gero euren eskariak aurkezteko aukera. Jadanik jaso dituzte eskariak eta orain Gobernu batzordean erabaki behar dute Udal ordezkariek zein proposamen den egokiena.

Ondoren, aukeratutakoak hiru hilabete izango ditu proiektua bera gertatzeko. Beraz, urtarrilaren amaierarako eginda izatea espero dute Udalean.

Berrikuntzak

Pilotalekua berritzeko lanen artean honako hauek aurreikusi dituzte:

-Ezkerreko horma altxatzea.

-Teilatu zaharra kendu eta aldatzea.

-Biltokia egokitzea.

-Tabernaren eta frontoiaren arteko atea eserlekuen aldera mugitzea

-Lurra eta sarrerako ateak aldatzea

-Eserleku batzuk kendu eta mugikorrak ipintzeko aukera aztertzea.

-Berogailu sistema aldatzea.

Hauek dira proiektua egiteko adituek kontuan hartu beharko dituzten aldaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak