goiena.eus

Legazpiko hiru talde gaztetxean

 Elgeta
Barikuan, 22:30ean, Legazpiko hiru musika taldek jardungo dute gaztetxean.

Mala Hierba, Hartu Arte eta Expansion talde legazpiarrek kontzertua esakiniko dute egubakoitz gauean gaztetxean.

Hartu Arte taldean bost partaide dira eta punk-rock musika egiten dute. Zortzi urte daramatzate elkarrekin eta makina bat kontzertu eskainitakoak dira. Orain, KD bat grabatzeko asmoa dute. Motx izeneko disko batean ere hartu zuten parte. Bertan, Legazpiko Motxorrisino kolektiboan zeuden taldeek abesti bana grabatu zuten.

Expansion taldean lau partaide dira. Metal estiloa egiten dute-a, S.A. edo Flitter taldeen antzera. Taldean partaide aldaketak izan dira. Grabazio lanak hasita dituzte jadanik eta hauek ere Motx izeneko diskoan hartu zuten parte.

Mala Hierba taldeak sei kide ditu. Punk-rocka egiten dute baina hainbat abestitan saxoa ere sartuz. Taldea nahiko gaztea da, bi urte daramatzate elkarrekin. Hala ere, kontzertu dezente eskaini dituzte. Grabaziorik ez badute ere kontzertuen bolada pixka bat lasaitzen denean ekingo diote grabtzeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa