Elgetako Udal pilotalekuan hamabi bikotek jardungo badute ere, oraindik zehazteke dago noiz izango diren partiduak. Lehenengo zatian pilotariak bi taldetan banatuko dira eta ondoren, onenek egingo dute aurrera Gabon Zahar egunean jokatuko den finalera iritsi arte.
Taldeen banaketa eta partiduen egutegia zehazteko jokalari guztiak elkartzea komeni da. Horretarako, txapelketaren antolatzaileek bilera batera dei egin diete partaideei. Bilera, gaur, barikua, izango da Intxorta elkartean. Batzarraren aurretik, nahi duten pilotariendako afaria egongo da.