Foru Aldundiaren diru laguntzen bidez, herriko hainbat bide seinaleztatzeko aukera izango da aurki.
Elgetan, Aixolarako bidean informazio panelak ipintzea erabaki dute.
Hiru panel
Guztira, hiru panel ipiniko dituzte, bat bidearen hasieran, betea Aixolan bertan eta hirugarrena Ermutik datozenek ikus dezaten, hango partean.
Paneletan ibilbidearen krokisa, desnibela eta distantzia azalduko dira besteak beste.
Zehazteke dago noiz ipiniko dituzten panelok.