Jabier Muguruza Espaloia Kafe Antzokian

Jabier Muguruzak azken diskoko kantuak egingo ditu batik bat Espaloian. Liverpool-en egon berri, hango aireak ere ekarriko ditu. Disko berri bat ere badabil grabatzen handik ekarritakoarekin. Nahasketak lanetan dihardute orain eta hiru-lau astetara kalean egongo da.

Portugeses kantatuko du, katalanez eta noski, euskaraz ere bai. Musikak laguntzen du zeruan egoten Jabierrek dioen moduan eta horretan saiatuko da.

Musika inportantea da Muguruzaren bizitzan eta baita literatura ere. "Sosegua, lasaitasuna da derrigorrezkoa" den beste zerbait esan digunez.

Antzerki obra baterako musika egiten, Liverpooleko proiektu batean, Jabier Muguruza moduan... Hainbat gauzatan dabil etxeko lanek lagatzen dioten heinean.

Maiatzean izan zen Paol McCartnei-k sortutako institutuan, Liverpool-en. Bertako ikasle batzuk ikasi zuten Jabier Muguruzaren kanta batzuk eta gero batera kantatu zituzten. "Hasieran hizkuntzarena-eta ez zuten klaru ikusten, baina hizketan eginda gonbidatu ninduten. CD formatuan ere aterako da. Janzkera ezberdinarekin, baina ezagunak diren kantak agertuko ditu, korista ederrek lagundutako kantak izango dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.