Aixolako errekaren ur kalitatea oso ona da

Irati Agirreazaldegi 2004ko irailaren 30a

Gipuzkoako ibaietako uren kalitatea aztertu ostean, Aixolako errekastoaren ur kalitatea oso ona dela diote ikerketaren emaitzek.

Foru Aldundiak eskatuta Ekolur aholkularitzak Gipuzkoako ibaietako uren kalitatea aztertu du eta emaitzak txosten batean eman ditu ezagutzera.

Elgetari dagokionez, Aixolako errekastoaren ur kalitatea oso ona dela diote ikerketaren emaitzek.

Era berean bertako fauna oso egoera onean dagoela ere jakinarazi dute eta amuarrain eta ezkailu ugari daudela bertan. Ikerketa hau 2003an egindakoa da baina urtero jasotzen dituzte datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak