Odol emaileendako zilarrezko domina

Irati Agirreazaldegi 2004ko urriaren 4a

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urteroko bilera egingo du urriaren 17an Donostian, eta bertan hainbat sari banatuko dituzte.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urteroko bilera egingo du urriaren 17an Donostian, Anoetako belodromoan. Nahi duten odol emaileak joan ahal izango dira bertara eta bazkaria izango da.

Bazkal ostean, diplomak, dominak eta garaikurrak banatuko dituzte. Sarituen artean bi elgetar daude: Jesusita Retolaza eta Jon Iturrikastillo, hain zuzen ere. Ekitaldian zilarrezko domina jasoko dute biek 25 aldiz odola eman dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak