Udalak 350.000 euroko tesoreria eragiketa egin du

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 7a, 15:09
Aurrekontuak egitean aurreikusitako hainbat sarrera iritsi ez direnez, Udalak 350.000 euroko tesoreria eragiketa egin du.

Aurtengo aurrekontuak egiteko orduan Udalak hainbat diru sarrera aurreikusi bazituen ere, hauen ordainketa atzeratu egin da.

Ondorioz, EAJ-EA koalizioak eta Aralarrek 350.000 euroko diruzaintza eragiketa egitea adostu zuten irailaren 9ko udalbatzarrean.

Atzeratu diren ordainketen artean daude, besteak beste Torrealdeako lurren salmentaren truke eta Uriburuko lurren aprobetxamendua dela eta enpresek Udalari ordaindu beharrekoa.

Adostasunera iritsi ondoren, ordainketa beranduago egingo dute enpresek, beraz, beste hainbat gasturi aurre egiteko eragiketa hori egin behar izan du Udalak.

Diru Sarreren plangintza

Diruzaintza eragiketa hau ez da aurrekontuetan azalduko, baina datorren urteko diru sarreren zati bat hau ordaintzeko erabiltzea eskatu zuen Aralarrek udalbatzarrean dute.

Bestalde, EAJ-EAk eta Aralarrek hitzarmen bat sinatu zuten apirilean legealdiko diru sarreren plangintza egiteko eta inbertsioak lehentasunen arabera ordenatzeko. Baina Aralarren esanetan EAJ-EAk ez du hitzarmen hori bete. “Inbertsioak lehentasunen arabera ordenatzeko apirilerako batzar bat adostu genuen baina EAJ-EAk atzeratu degin zuen gaur arte. Aralarretik espero dugu hitzartutako konpromisoak beteko dituela EAJ-EAk”, diote Aralarrekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak