Mugikortasunaren astea da amaitzear dagoen hau. Besteak beste autorik gabeko eguna izendatu zuten eguaztena eta Elgetako Udalak ekimen horrekin bat eginez, Salbador kalean trafikoa etengo du.
Zapatuan eta domekan
Beraz, gidariei jakinarazi nahi zaie zapatuan, irailaren 25ean, 14:00etan hasi eta domekan, irailaren 26an, iluntzeko 21:00ak arte Salbador kalea itxita egongo dela.
Hortaz, autoak atzeko aldetik joan beharko dira.