Egoarbitzako zuhaitzak babesteko asmoa du Udalak

Irati Agirreazaldegi 2004ko irailaren 22a

Zuhaitz Egunean Egoarbitza inguruan landatu zituzten zuhaitzak hondatzen hasi direla eta, hauek babesteko ardura hartu du Udalak. Maya ingurumen taldearekin batera irteera bat antolatuko du umeendako zuhaitzei babesa ipintzeko.

Martxoan, Zuhaitz Egunean, hogei zuhaitz (haritzak eta pagoak) landatu zituzten hainbat neska-mutilek gurasoen eta Maya ingurumen taldekoen laguntzaz Egoarbitza inguruan.

Zuhaitzak landatu arren ez zieten inolako babesik ipini inguruan, eta ondorioz, hainbat kalte izan dituzte. Izan ere, animaliek hondatu egin dituzte, besteak beste hostoak eta enborretako azala janez.

Datorren urteko Zuhaitz Egunera arte zain egon gabe zuhaitz hauek babesteko ardura hartzea erabaki du Udalak.

Irteera

Horretarako, Baserritarren Batzordeak Maya ingurumen taldearen laguntzaz Zuhaitz Egunekoaren antzerako beste irteera bat antolatzea erabaki dute.

Irteeraren eguna oraindik zehazteke badago ere, aurrez jakinaraziko dute. Egun horretan Egoarbitza mendiaren magalera joan eta zuhaitzei babesa ipiniko diete.

Egitasmoaren helburuak ingurumena zaintzeaz gain, umeak zuhaitzak babestu beharraz kontzientzia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak