Espaloirako bidea konpontzen

Irati Agirreazaldegi 2004ko irailaren 22a

Makinak lanean ari dira Espaloira doan bidean. Bide hau lautu eta ingurua egokitu egingo dute.

Espaloia kafe antzokira doan bidean konponketak egiten hasi dira. Bidea lautu egin dute eta harri txintxarrak bota. Hau lanen lehen fasea da eta horrekin batera bidearen aldamenean zintarria ipiniko dute apurtuta dagoen hesiaren ordez. Argiztapena ere oso urria denez, hiru edo lau farola ere jarriko dituzte. Lanok urria hasterako amaituta egotea espero dute. Bigarren fase batean, datorren urtean seguru aski, bidea asfaltatzeko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak