Kaltetutako pinudien jabeen zerrenda egin nahi du Udalak

Uztailaren 19an izandako txingor zaparradaren ondorioz, hainbat pinudi kaltetu ziren Elgetan. Kalte hauei aurre egiteko diru laguntza eskatu nahi du Udalak Foru Aldundira.

Horretarako, kaltetuen zerrenda, pinudien azalera eta beste hainbat datu jakin behar ditu Udalak. Beraz, kalteak izan dituztenek udaletxera joan beharko dute datuak ematera.

Teknikariak

Ondorioak aztertzeko, Foru Aldundiko teknikariak izan ziren pinudiak ikusten irailaren 13an. Ondoren, Udalak idatzia bidali zuen Foru Aldundiko Basozaintza Sailera laguntzei buruzko informazioa eskatzeko.

Laguntzen kopurua erabakitzeko, kaltetuen zerrenda, azalera, eginbeharreko lanak… eskatu dituzte.

Zerrenda udaletxean

Beraz, kalteak izan dituztenek, udaletxera joan beharko dute datuak ematera, irailaren 30ª baino lehen. Ondoren, urrian, bilera egingo da kaltetuei informazio osoa emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.