Aurten Uriarte auzora ura eramateko azpiegiturak egin dituzte Mendi Nekazaritza Elkartetik jasotako dirulaguntzekin. Lanen bigarren fasea amaituta dago eta 121.108 euroko kostua izan du.
Hirugarren fasea
Azpiegiturak amaitu gabe daude eta datorren urterako proiektutan hau da azpimarragarriena: Uriartera urak eramateko lanen hirugarren fasea.
Hirugarren fase horretan sei baserritara ura eramatea da asmoa: Oleiko lau baserri, Iribeiturriaga eta Aranburu baserrietara, hain zuzen ere.
Lanok egiteko gutxi gorabehera 60.000 euro beharko direla aurreikusi dute, eta Udalaren asmoa Mendi Nekazaritza Elkarteari datorren urterako dirulaguntza eskatzea da.