Pinuen arazoa aztertzeko, asteon, Foru Aldundiko adituak izan dira Elgetan eta txostena gertatu bezain pronto emaitzak kaltetuei jakinarazteko asmoa azaldu du Udalak eurekin bilera egingo du hila amaitu aurretik.
Guztira, 80 hektarea kaltetu ditu txingorrak. 30 hektareatan pinu guztiak hondatu dira,beste 25 hektareatan pinuen hiru laurdena eta gainontzeko esparruan erdia. Gutxi gorabehera 15.000 pinu daude bertan gehienak 10 eta 20 urte bitartekoak.
Laguntzak
Gune batzuetan pinu guztiak bota beharko dira eta beste batzuetan, berriz, hondatuta daudenak.
Kalteak direla eta baliteke Foru Aldundiak laguntzak ematea pinudien jabeei.