Mendi museoaren aurreproiektua egingo dute

Mendi museoaren proiektua aurki egiteko asmoa du Udalak, baina lehenago aurreproiektua eskatuko dute, besteak beste museoaren nondik norakoak jakiteko.

Domingo Iturbe eraikinean egingo duten mendi museoaren proiektua oraindik egiteko dago, baina lan hori egin aurretik txosten bat gertatu nahi du Udalak.

Txostenean eraikinaren ideia arkitektonikoak jasoko dituzte irudien bidez. Aurkezpena paperean eta era digitalean egingo dute eta hiru dimentsiotako muntaia bat ere izango du.

Txostena egiteko kontuan hartuko dituzte mendi museoaren jarraipena egiten diharduen batzordeak esandakoak. Hau da, museo horrek zein behar bete beharko lituzkeen.

Bertan, proiektuaren informazio zehatzaz gain, museoaren betebeharren programa eta lanen kostua zenbatekoa izan daitekeen ere jasoko da.

Xabier Unzurruntzaga arkitektoa arduratuko da txosten hori egiteaz eta sei asteko epea izango du horretarako.

Udalaren helburua da aurreproiektu hau erabiltzea besteak beste dirulaguntzak eskatzera joateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.