Elgetako Kzgunea abian da berriz ere. Orain artean bezala dugu astelehenetik ostiralera bitartean 16:30etik 20:00etara bitartean zabalik egongo da liburutegi aldamenean dagoen Kzgunearen gela.
Hamabostean behin tutorea bertan egongo eguaztenetan ohiko ordutegian erabiltzaileei argibideak emateko. Beraz, Internet erabiltzea nahi dutenek bertara gerturatu besterik ez dute egin behar.
Kzgunea 2002ko azaroan ireki zuten Elgetan eta 102 erabiltzailek eman du izena bertan.