Kirol zerbitzuak: izena emateko epea zabalik

Irati Agirreazaldegi 2004ko irailaren 9a

Datorren irailaren 20an, Yogari buruzko ikastaro labur batekin hasiko dira kirol zerbitzuak.

Izena eman nahi dutenek udaletxera (943768022) edo kiroldegira (943768284) jo beharko dute. Bestalde, instalazioak erabiltzeko aldikako erreserbak kiroldegian egingo dira, hilabeteko edota urteko erreserbak, berriz, Udal Kirol Zerbitzuan.

Aukera zabala

Aurten ere aukera zabala dago kirol zerbitzuetan: mantentze gimnasia, edadetuen gimnasia, oinarrizko soin hezkuntza, txikien dantza eta aerobik-a, yoga, tay-chi eta aerobik eta fitness-a; azken honen baitan tonifikazioa eta dantza egongo dira.

Ikastaroak irailaren 20a eta urriaren 7 bitartean hasiko dira. Taldea osatzeko gutxienez zortzi lagun beharko dira eta izena lehenbailehen ematea komeni da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak