Saihesbideko eta bihurguneetako lanak aurten hasiko dira

Irati Agirreazaldegi 2004ko irailaren 9a

Saihesbidearen proiektuak hainbat eztabaida sortu ostean, lanak egiteko erabakia hartu zuten eta urtea amaitu aurretik obren lehen fasearekin hasteko asmoa dute.

Lehenengo fase hau nork egingo duen erabakitzeko lehiaketa publikoa deitu zuten eta zortzi proiektu aurkeztu dira.

Proiektu onena eta ekonomikoki egokiena zein den erabakitzea geratzen da orain eta horretarako hilabetea amaitu arteko epea egongo da. Behin izendatutakoan lanak urtea amaitu aurretik hasiko dituzte. Udaletik esan digutenez, baliteke urrian edo azaroan ekitea. Aurreikusitako kostua 1.496.773 eurokoa da.

Bihurguneak

Bestalde, Bergara eta Elgeta arteko errepidean, Uberako eta Izarreko bihurguneak konpontzeko zazpi proiektu aurkeztu dituzte. Lan hauek ere urtea amaitu aurretik hasi nahi dituzte. Proiekturako aurreikusitako kostua 1.088.865 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak