Espaloia: hainbat emanaldi gertu

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 9a, 12:44
Espaloia Kafe Antzokiaren baitan Kultura taldea osatu dute eta hasi da lehen pausoak ematen. Talde honek Espaloian egingo diren emanaldiak zein izango diren erabakitzen ditu. Urrian hasi eta abendura bitarteko hainbat saio jadanik adostuta daude.

Lau talde osatu nahi dituzte Espaloia Kafe Antzokian lau talde osatu nahi dituzte: filmak, umeak, euskara eta kultura. Horietatik kultura taldea hasi da lehen pausoak ematen.

Talde honek Espaloian egingo diren antzerki emanaldiak, dantza saioak, hitzaldiak eta kontzertuak zein izango diren erabakitzen ditu.

Programazioa zehaztuz

Bilerak egin dituzte eta hiru hilean behin programazioa gertatzea da Espaloikoen asmoa. Jadanik erabakita daude urritik abendura bitarteko hainbat emanaldi.

Kontzertuak, antzerki emanaldiak, zine kluba eta diapositibak izango dira besteak beste. Umeendako hainbat antzerki saio ere egitekotan dira.

Kultura errota

Emanaldietako batzuk Topaguneko Kultura Errota egitasmoaren bidez ekarriko dituzte Espaloia Kafe Antzokira. Kultura Errotaren zazpigarren edizioa da aurtengoa eta iazko 10.000 ikusleak gainditzea da euren asmoa.

Kultura Errotako ekitaldiak urtero Elgetara ekartzeko aukera izan da, baina leku aproposik ezean ez dituzte antolatu. Orain, Espaloian egingo dira emanaldiok, baita egitasmo honen baitakoak ez diren beste hainbat ere.

Urritik azarora arteko emanaldiak

-Urria

-7, eguena

19:00 Pili Arinen eskultura erakusketa.

-10, domeka

20:00 Jabier Muguruzaren kontzertua.

-29, barikua

22:30 Ramon Agirre eta Joserra Senperenaren antzerki musikatua.

-Azaroa

-7, domeka

20:00 Igelaren Banda taldearen kontzertua.

-12, barikua

22:30 Las mujeres de verdad tienen curvas antzezlana.

-Abendua

-9, eguena

20:00 Bixente Askasibarren diapositiba emanaldia.

  • Zine kluba: Eguaztenetan 21:30ean.
  • Danbaka maketa lehiaketa: Barikuetan 22:30ean (urriaren 22an hasita).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak