Herri Eskola egokitzen ikasturte berria hasteko

Irati Agirreazaldegi 2004ko abu. 31a, 20:29
Ikasturtea hastear da herriko txikienentzat. Baina klaseei modu egokian ekiteko hainbat egokitzapen egiten dihardute eskolan. Haur eskolan azken konponketak egiten ari dira abian jarri aurretik, eta eskolako ganbaran psikomotrizitate gela ipini dute.

Asteon azken konponketak egiten ibili dira arotzak, iturginak eta beste hainbat langile haur eskola berria izango dena egokitzeko.

Kolore biziz margotu eta umeendako marrazkiz apaindu dute gela. Bertan, erabilera anitzeko gune bat ez ezik, lotarako gela bat, sukaldea eta komuna daude. Eskolara sartzean erraz jakin ahal izango da haur eskola non dagoen. Izan ere, sarreran graffiti bat egingo dute.

Irailaren 1ean izendatu zuten haur eskolarako irakaslea, eta hilaren 6an hasiko da lanean. Bertara joateko izena eman duten hiru haurren gurasoekin bilerak egingo ditu lehenengo eta hilaren erdi aldera normaltasunez ipiniko da abian haur eskola.

Txirikil aisialdi taldea

Bestalde, bihar, irailaren 1ean, ipiniko dute abian Txirikil taldeak aisialdi eta zaintza zerbitzua. Hiru umek eman dute izena eta Izaskun Ojangurenekin ibili dira iraileko lehenengo egunetan. Goizez ludotekan elkartu eta gero kalean jolasean ibiliko dira. Arratsaldez, berriz, hainbat jolas egingo dituzte eta baita, kantatu eta ipuinak kontatu ere.

Irailaren 8tik aurrera zerbitzu honi ludoteka zerbitzua gehituko zaio. Nahi duenak izena eman ahal izango du Kultura etxean eta hilean 30 euro ordainduta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara joan ahal izango dira bertara. Ikasturtean zehar Nagore Ojangurenek hartuko du ludotekaren ardura.

Herri Eskola

Herri Eskolan ikasturtea irailaren 8an hasiko dute. Goizeko 09:00etatik txikienak 12:00ak arte egongo dira; Lehen Hezkuntzakoak , berriz, 13:00ak arte. Eskolan ere ikasturte berria hasterako egin dute berrikuntzarik. Psikomotrizitate gela lekuz aldatu eta ganbaran gela handiago bat egin dute, hau ere kolore biziz margotua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak