Kafe Antzokikoek esan digutenez, Goibekoko bazkideei egin diete dei berezia, baina herritar guztiengana heldu gura lukete. "Antolatze lanetan parte hartzea gura duen guztia dago gonbidatua" diote.
Bilera izango da ostegunean, hilak 2. Arratsaldeko 7etan, Kafe Antzokian.
Urria, azaroa eta abendua
Hiru hilabeteko programazioa atera gura dute kalera Espaloia Kafe Antzokikoek. Emanaldi batzuk konkretatuta dituztela irakurri dugu notizia honetan
Hauek dira emanaldiok:
- Jabier Muguruza (urriaren 10ean, domeka, 20:00etan)
- Ramon Agirre & Joserra Senperena (urriak 22, barikua, 22:30ean)
- Igelaren Banda (azaroaren 7an, domeka, 20:00etan
Antzerki talderen bat eta kanpoko talde batekin ere ba omen dihardute berbetan. Emango dugu egiten dutenaren berri.