Zapatuan hasiko dira jaiak 21:30ean. Ondoren, jaietara joandakoek berakatz zopa jateko aukera izango dute auzoko plazan.
Afaldu ondoren erromeria izango da Izar eta Alabier trikitilariekin 22:30ean hasi eta goizaldera bitartean.
Santiago egunean, 11:00etan meza egongo da eta ostean, soka dantza Kezka taldearen eskutik.
Eguerdian, herri kirolak
Mugerzak eta Elorriagak jardungo dute aizkoran eta Haimar Irigoienek harri jasotzen. Irazu eta Peñagarikano bertsolariek jardungo dute 12:30ean eta hauen ondoren Lutxurdio eta Aitziberren trikitiak girotuko du Goimendi.
Arratsaldean dantzari gonbidatuek dantza solteko erakustaldia egingo dute 17:30ean hasita eta 18:15ean bertsolarien saioa izango da berriz.
Bestalde, bolo jokoan jarduteko aukera izango da 18:30etik aurrera, txapelketa baitago iragarrita ordu horretarako.
Amaitzeko, iluntzean hasi eta gauerdira arte erromeria izango da Lutxurdio eta Aitziberrekin.