Egun aldaketa: Jaien balorazioa egiteko bilera astelehenean izango da

Irati Agirreazaldegi 2004ko uzt. 14a, 11:50
Batzarra atzeratua geratu da. Hasieran eguaztenean egitekoa bazen ere orain astelehenean izango da, 21:00etan. Jaietan egon den guztia dago gonbidatua. Balorazio idatzia egingo da eta hurrengo urteetarako finkatuko dira jarraibideak. Udalean izango da bilera.

Jaiak antolatzen jardun duten talde eta norbanakoak daude gonbidatuta balorazio egun honetara.

Bestalde, Elgetako Jaietako batzordeak eskerrak eman gura izan dizkie parte hartu duten guztiei. Gutun hau bidali dute:

Elgetako jai batzordea eskerrak ematera

Elgetako jai batzordetik eskerrak eman gura dizkiegu lagundu diguten guztiei, izan ere, hainbat jenderen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke jaiak antolatzea. Inor ez ahazteko ez dugu pertsonen izenik aipatuko, baina, modu batera edo bestera lagundu diguzuen guztioi eskerrak berriz ere. Gogoratu jaietan parte hartuz ere jaiez goza daitekeela. Jaiak nola joan diren aztertzeko eta hurrengo urterako balorazio idatzi bat izan dezagun uztailaren 19an, 21:00ean, bilera egingo dugu Udalean. Bilerara herritar guztiok gonbidatuta zaudete zuen ekarpenak egiteko.

  • Hona hemen aurten jaietan laguntzaile izan ditugunak:

Gaztetxea, Txirrindulari elkartea, Pilota elkartea, Ozkarbi, Guraso elkartea, Espaloia Koop. E., Tabernarien elkartea, Kutxa, Altube okindegia, Galgorri, Elgetako dendariak, Oñatz dantza taldea, Debagoieneko dantza taldeak eta Soraluzekua, Eskoriatzako Udala, Aretxabaleta, Bergara eta Oñatiko kirol zerbitzuak, dantzako argazki erakusketa prestatzen lagun digutenak, Euskal Jaian lagundu zigutenak, afari herrikoian lagundu zuten guztiak, Larrain dantzarekin lagundu eta dantzatu zutenak, jubilatuen bazkarian lagundu zutenak, bolo txapelketak antolatzen ibili direnak, animaliekin lagundu digutenak, buruhandiekin ibili direnak, plazako txokolatea prestatu zutenak, azokan lagundu zutenak, dantza lehiaketa antolatzen lagundu digutenak, sardinak prestatu zituztenak, bailak mugitzen ibili zirenak... Guztioi mila esker eta datorren urtera arte.

Elgetako jai batzordea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak