Elgetako hilobiei buruzko informazioa Aranzadi elkartearen webgunean

Irati Agirreazaldegi 2004ko uztailaren 14a

Gerra Zibileko hainbat hilobi aurkitu dituzte Elgetan eta Aranzadi elkartekoak ikerketan jardun ostean emaitzak euren webgunean ipini dituzte ikusgai.

Aranzadi elkarteko talde batek jardun zuen orain dela gutxi Gerra Zibileko hilobiak aztertzen Elgetan.

Egindako aurkikuntzen ostean, txosten bat kaleratu dute bertan jasotakoaren berri emanez. Informazio hori guztia bere webgunean ipini du Aranzadi zientzia elkarteak.

www.aranzadi-zientziak.org helbidera jo beharko dute interesatuek eta berriak atalean aurkituko dute hilobien berri. Besteak beste Intxortako borrokari eta Elgetaren hartzeari buruzko informazioa, Intxorta eta Antsoategiko hilobietara egindako bisiten txostenak, ikerkuntza taldea... Hau guzti hau argazki eta mapekin lagunduta agertzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak