Jaiak baloratzeko batzar irekia deitu dute

Leire Kortabarria 2004ko uztailaren 12a

Azoka Nagusiko jaiak baloratzeko batzarra deitu du jai batzordeak. Etzi izango da, hilak 14, Espaloia Kafe Antzokian, 21:30ean.

Joan den domekan bukatu ziren Azoka Nagusiko jaiak, eta orain, balorazio egiteko ordua iritsi da. Horretarako, jai batzordeak batzarra deitu du. Herritar guztioi zabaltzen diete deia, izan ere, iritzi guztiak kontuan hartuko dituzte. Helburua da balorazio txosten bat egitea biltzen diren iritzi guztiekin.

Deialdiarekin batera, eskerrak eman nahi izan die jai batzordeak Azoka Nagusiko aurtengo ospakizunak ahalbidetu dituzten guztioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak