Istripua gertatu da Eibarko norabidean eta errepidea itxita dago

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uztailaren 9a

Bi autok elkar jo dute eta oraindik erabat itxita dago Elgetatik Eibarrera doan errepidea. Garabi bat bertan dago eta bide bat laster zabalduko dute.

Bi autok aurrez-aurre jo dute elkar 07:45ean, eta bi lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte.

Lagunetako bat auto barruan harrapatuta gelditu da eta laguntza behar izan du barrutik ateratzeko.

Une honetan garabi bat dago istripua gertatu den tokian, eta errepidearen bide bat laster zabalduko dute, baina errepidea erabat itxita dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak