Elgetako musika ikasleen kontzertua eguenean

I.A. 2004ko uzt. 7a, 11:32
Espaloia Kafe Antzokian izango da ekitaldia. Bertan parte hartuko dute urtean zehar musika ikasten jardun duten lagunek. Pianoa, soinua, gitarra, txistua eta zeharkako flauta entzun ahal izango dira. Dena prestatuta dago eta entsegu orokorrean itxura ona eman zuten musikariek.

Arratsaldeko 8etan izango da emanaldia Espaloia Kare Antzokian.

Antzoki horretan, pare bat lagun ibili dira argiak egokitzen, soinu frogak egiten etab. Bi egunetan dena prest utzi dute eta orain artisten zain dago taula gaina. Taula gainera 10 lagun igoko dira eta ikasitakoa erakutsiko digute. Sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da, oso prezio merkea artista hauek entzuteko.

Egitaraua ere jakin ahal izan dugu eta ez da nolanahikoa:

  • Ibane Zubiaurre (pianoa)

Heigh-Ho (Frank Churchill)
Who´s afraid of the big bad wolf?
Whistle while you work

  • Aitor Gorostiza

Greensleeves (Willian Dallet)

  • Maitena Mañarikua (pianoa)

Barcarola (Jaques Offenbach)
El Artista (Scott Joplin)

  • Adrian Gorostiza (soinua)

Nuits D´orient

  • Nora Ugarteburu (pianoa)

En el oceano profundo (Bastien)
Romantic feelings (Hans-Günmter Henman)

  • Elgetako Trikitilari eskolako ikasleak

Fandangoa
Arin-arina
Biribilketa

  • Iñaki Beristain (pianoa) Marcha Turca (Mozart)
    Para Elisa (Beethoven)
  • Ane Elorza (Gitarra)

Mi Favorita

  • Janire Lazkano (pianoa)

Erribera (Benito Lertxundi)

  • Iraitz Lazkano (txistua)

Agurra

  • Janire (soinua) eta Iraitz (zeharkako flauta) : Lau teilatu (Itoiz)

Irakasleak: Angel Agiriano, Adolfo Jainaga, Cristina Larrañaga, Lorea Larrañaga, Jose A. Ordoñana, Elena Perez eta Amaia Urdangarin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak