Espaloia Kafe Antzokiko ateak zabalduko dituzte eguenean

I.A. 2004ko eka. 22a, 10:39
Espaloia Kafe Antzokia txukun-txukun jarri dute. Udalak egin du inbertsioa eta baita Goibeko kultura elkarteak ere. Hauen guztien gaineko azalpena emango dute Ostegun goizean, 11:00etan, hedabideendako. Jendearendako zabalik izango da 20:00etatik aurrera.

Aspaldiko proiektua da Espaloia Kafea Antzokia. Goibeko kultura elkarteak Udalean aurkeztu zuen duela 4 urte baino gehiago. Ordutik hamaika katramila gertatu dira, baina dagoeneko egokituta eta txukun dago aretoa.

Aretoa erabiliko da:

  • Antzerkiak: antzezlanak egiteko erabiliko da. Oraingo zapatuan, esaterako, Albadulake taldeak emango du malaje lana Gaueko 22:30ean izango da.
  • Kontzertuak: urria, azaroa eta abendurako programazioa lantzen hasita dago Espaloiko kultura lan-taldea, Hiru-lau kontzertu lotuak ere badaude. Posible da musika lehiaketaren bat ere egitea data horietan.
  • Herri-jaialdiak: Dagoeneko, eta inaugurazio ofiziala egin barik badago ere, umeek erabili dute ikasturteko azken jaia egiteko. Herritarrak erabiltzaile nagusi izatea gura da. Ez bakarrik kontsumitzaile, baizik eta parte hartzaile.
  • Hitzaldiak: hainbat gai erabiliko dituzten hitzaldiak izango dira: politika, ekologia, lan arloa...
  • Erakusketak: Hainbat erakusketa egingo dira. Hasteko, dantzarekin lotutako bat egingo da. Asteburu honetan bertan ikusi ahal izango da Elgeta eta dantzariak lotzen dituen erakusketa.
  • Diapositiba emanaldiak: pantaila handi bat dago eszenategian eta horrek ahalbidetuko du modu duinean egitea emanaldia.
  • Zinea: filmak botatzeko aukera du, izan ere pantaila handi bat dago eta soinu ona dago aretoan. Astean zehar egun bat jarriko da zine-klub-a emateko.
  • Enpresendako bilera leku: Hainbat enpresak jarduten du bilera leku baten bila. Espaloia kafe antzokiak aukera hori emango du. Bideoproiekzioa erabili ahal izango da, Internet konekzio azkarra (WIFI) dago, gero bertan luncha egin ahal izango da, bazkaldu...
  • Eguneko menuak: Aretoan eguneko menuak emango dira. 70 pertsonarendako dago egokituta aretoa. Asteburuetan emango dira bazkari eta afari bereziak ere. Jaietako menu bat jarri dute, esaterako, uztailaren 1, 2, 3 eta 4-rako (herriko jaiak).

Bazkideendako zabalduko da eguenean 19:00etan. Gainontzeko lagunendako 20:00etan irekiko dira ateak. Gero, egunero egongo da zabalik. Astelehen, astearte edo asteazkenean eguneko menua emateko bakarrik zabalduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak