Areto Futbol Txapelketako lehen faseko azken jardunaldia izan zen joan zen joan zen zapatuan jokatutakoa. Bertan, La Kokotxa taldeak 5 eta 11 galdu zuen Viciosen aurka, eta Spias taldeak 6 eta 7 Txapelaren kontra; Ariñiketan taldea, berriz, Makanakiri nagusitu zitzaion sailkapen faseko azken partiduan 9 eta 1 emaitza lortuta.
Sailkapeneko partidu bat falta
Baina oraindik erabaki gabe dago final erdiak zein taldek jokatuko dituzten. Izan ere, lehen fasean atzeratutako partidu bat jokatzeko dago oraindik.
Txapela eta Komando Piperrak taldeen arteko norgehiagoka hori erabakigarria izan daiteke. Partidua ekainaren 12an jokatuko da 16:00etan.
Datorren asteko partidua amaitu arte zain egon beharko da beraz final erdiak zein taldek jokatuko dituzten jakiteko. Momentuz bi talde baino ez daude sailkatuta: Ariñiketan eta Vicios. Beste bi finalerdietarako hiru taldek dute sailkatzeko aukera: Txapela eta Komando Piperrak (partidu bat jokatzeke dutenak) eta Makanaki.
Hiru talde hauetatik Txapelak, nahiz eta jokatzeko daukan partidua galdu, seguru aski aurrera egingo du eta final erdietarako sailkatuko da. Izan ere, beste taldeek baino gol gehiago sartu ditu eta bere atean gutxiago jaso.
Final erdiak ekainaren 19an jokatuko dira kiroldegi kanpoko kantxan. Finala, berriz, ekainaren 26an izango da. Baina oraindik zehazteke dago partidu hauek zein ordutan izango diren.