Azken hilabete honetan ez da arrainik iritsi Elgetako portura. Herrian dagoen arraindegi bakarra itxita egon da hilabetez, jabeak lagatzeko asmoa baitzuen.
Orain, ordea, herritarrei zerbitzu hori eman asmoz uztailaren amaierara arte arraindegia berriz irekitzea erabaki du Kontxi Bolinagak.
Ondoren erretiroa hartuko du berak eta Kontxiren ordez Garbiñe Ormaetxea elgetarra arduratuko da arraindegiaz. Aldaketa hori irailetik aurrera izango da.
Herriko dendak
Arraindegia itxita izateak herritarrak arraina erostera kanpora joatera behartu ditu. Izan ere, herri txikia izanik Elgetan badira komertzioak baina bat istea nahikoa da zenbaiti buruhausteak eragiteko.
Gaur egun hiru supermerkatu txiki, okindegia, farmazia, elektrizitate denda bat, harategia, arraindegia, aurrezki kutxa bat, liburu denda eta hiru ileapaindegi daude herrian. Gainontzeko zerbitzuak herritik kanpo aurkitu behar dituzte elgetarrek.