Izaskun Ojangurenek maketa bat grabatu du

Irati Agirreazaldegi 2004ko mai. 28a, 15:27
Izaskun Ojanguren 21 urteko elgetarrak urte batzuk daramatza gitarra hartu eta kantuan. Jende aurrean lagun artean baino ez du abestu. Orain, maketa bat grabatu berri du eta jaietan herritarren aurrean joko duela aurreratu digu.

Bere kontura hasi zen etxean gitarrarekin gustuko zuelako eta orain eguneroko gauza bat ei da bizitzan.

Berak egiten duen musika lasaia da, baina noizbait pop-rock erako musika egiten duen talde batekin jo nahi luke.

Musika Izaskunek berak egiten du eta baita zenbait letra ere. "Nik neuk egin ditut letrak eta baita lagunek emandako letrei musika jarri ere. Abesti gehienetan sentimenduak azaltzen dira", esan digu.

Maketa

Pisuko lagunek animatuta maketa bat grabatu berri du. Bertan bederatzi kantu daude. Maketa hau lagunen artean baino ez du zabalduko oraingoz.

Elgetako jaietan

Jende aurrean apenas abestu du Izaskunek. Eginen aldeko jai batean behin eta eskolan inoiz. Bestela lagun artean noiz edo noiz, baina entzule gutxirekin.

Hala ere, aurki izango da Elgetan Izaskun Ojanguren entzuteko aukera. Jaietan, domekan, kontzertua eskainiko baitu Gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak