Udalean dagokion zinegotzia eskatu du Elgeta Auzolanian plataformak

Irati Agirreazaldegi 2004ko maiatzaren 26a

Udal Hauteskundeak egin zirenetik urtebete pasa da aste honetan, eta herri plataformetako kideek Udaletan ordezkaritzarik ez dutela salatzeko protesta ekintzak egin dituzte asteon. Elgetan kontzentrazioa egin zuten martitzen iluntzean plazan.

“Demokrazia Euskal Herriarentzat” lemapean Elgetako plazan 15 lagun elkartu ziren, tartean Elgeta Auzolanian plataformako kideak eta baita Aralar alderdiko zinegotziak ere.

Udalean Elgeta Auzolanian Plataformakoek hitza badute eta informazioa ere jasotzen dute, baina eurek ezin dute botorik eman.

Partehartzearen gainean izan da elkarrizketarik Udaleko alderdien artean, baina oraindik erabakirik ez da hartu. Beraz, orain urtebeteko egoera berean jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak