Udaleko Kirol Zerbitzutik jakinarazi digutenez, datorren astean pilotalekua itxita egongo da egun batzutan. Martitzenean, hilaren 25ean, itxi eta barikura arte, maiatzaren 28ra arte ezingo dira bertara sartu, ez pilotan jokatzera ezta bestelako jolasetan jardutera. Pilotalekua ixtearen arrazoia bertan egin beharreko margotze lanak dira. Bestalde, hainbat konponketa ere egingo dituzte. Beraz, datorren asteburutik aurrera erabiltzeko moduan izango da.