HZ Ilegalizatzeko arrazoi eta izenen artean Elgetako Udalera aurkeztutako Loiti ageri da

Herritarren Zerrenda taldea ilegalizatzeko arrazoi eta izenean artean agertzen da Elgetan aurkeztu zen pertsona bat, Ramón María Loiti Larrañaga: ilegalizatuta dagoen HB talde politikotik izan zen hautagai Elgetako Udalerako hauteskundeetan, Segurtasun Indarren esanetan, beti ere. Estatuko abokatutzak errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenean.

Estatuko abokatutzaren errekurtsoaz gain Fiskaliak ere aurkeztuko du gaur beste errekurtso bat. Abokatutzak dioenez, "Herriatrren Zerrenda ilegalizatutako Batasunaren jarraipena baino ez da". Auzitegi Gorenak barikuan emango du bere iritzia. Auzitegi konstituzionalak gainbegiratuko du hurrengo astean.

Inpugnazioak nabarmentzen duenez, HZ-ren webgunean bertan agertzen da talde eragileko bederatzitik lau dutela ilegalizatutako taldeekin lotura dutenak:

  • Tomin Zuloaga (Mahai nazionaleko kide izandakoa
  • Arantxa Urkaregi (Bilbon EHko zinegotzi izandakoa)
  • Itziar Lopetegi eta Jose Ramon Etxeberria AuB plataformako bozeroamaileak.

Izen konkretuak ageri dira eta horien artean Elgeta aipatzen da

Elgetako listetan joan zen orain HZ-ko 37.ena. Segurtasun Indarren informazioak dioenez Ramon Maria Loiti Larrañaga HBko hautagai izan zen.

Elgetan aurkeztutako Loitirekin batera, Segurtasun Indarrek emandako datuen arabera, hautagaitzarako 13.ena, Jose Maria Alejandro Artetxe 1989an ere izan zen hautagi Europako hauteskundeetan eta baita 1998an EHko hautagai Jaurlaritzakoetan.

Beste bat ere aipatzen da, Luis Migel Uzkudun Olano, (HZ-n ordezko dena) Iruran izan zen hautagai HBtik 1987an.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.