Ustezko hiltzaile gisa Aitor M.M. dago auziperatuta eta fiskaltzak hogei urteko kartzela zigorra eskatzen du.
Hilketa 2002 urteko maiatzaren 9an gertatu zen. Fiskalaren txostenaren arabera, egun hartan ustezko hiltzaile Aitor M.M.-k jabea eraso zuen tabako denda irekitzera zihoala eta labankadaz hil zuen.
Txosten horrek jasotzen duenez, emakumea hilzorian zela kalera atera eta hiltzailearen izena oihukatu zuen.