ETB Kantxa torneoa: Garate eta Elortza txapelketatik kanpo

Irati Agirreazaldegi 2004ko mai. 6a, 18:19
ETB Kantxa lau t’erdiko pilota txapelketa aurrera doa. Oraindik maila bakoitzean bikote asko geratzen dira sailkapen fasea jokatzeko, baina elgetarrak jadanik kanporatu dituzte. Bestalde, Ozkarbikoak Debarroko Txapelketa jokatzen dihardute.

Bi elgetarrek eman zuten izena ETB Kantxa lau t’erdiko pilota torneoan. Garatek eta Elortzak kadete mailan jokatu dute partidu bana eta galdu egin dutenez txapelketatik kanpo geratu dira.

Oraindik maila bakoitzean 44 bikote daude sailkapen faseko partiduak jokatzeko, beraz, fase hau ekainaren hasierara arte luzatuko da. Juan Luis Ubera antolatzaileak esan digunez, pilotari on batzuk pasa dira aurten txapelketatik baina oraingoz ez dago faboritoen izenak ematerik.

Asteburu honetan ere hainbat partidu izango dira: Barikuan 21:00etan hasita Elgetan, Soraluzen eta Aramaion. Zapatuan eta domekan, berriz, Elgetako pilotalekuan 16:30ean eta 11:00etan hasita hurrenez hurren.

Debarroko Txapelketa

Bestalde, Ozkarbiko pilotariak Debarroko txapelketan ere badihardute. Gazteetan Garatek eta Elortzak bi partidu galdu dituzte eta bat irabazi; beraz, zaila izango zaie sailkatzea. Nagusietan, berriz, sei pilotari ari dira txandaka. Hauek partidu bat galdu eta bestea irabazi egin dute baina seguru aski sailkatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak