Espainiako Gerran fusilatutako zazpi lagunen gorpuzkien arrastoa aurkitu dute

Amagoia Lasagabaster 2004ko api. 23a, 19:09
Gerra Zibilean fusilatu zituztenen zerrenda luzatzen doa. Oraingoan, Elgetan aurkitu dute orduan hildako lagunen gorpuzkien arrastoa.

Espainiako Gerra Zibila aspaldi amaitu zen arren, zauriak ez dira erabat itxi. Eta ez da horrelakorik gertatuko, fusilatuen senideek egia osoa jakin arte. Iaz hasi ziren, Debagoienean, gerran fusilatutako gorpuzkiak aurkitzen. Aranzadi zientzia elkartearen laguntzarekin, Arrasateko Bedoña auzoan aurkitu zituzten horietako batzuk.

Ordutik hona Debagoieneko fusilatuen eta senideen batzordea etengabe ibili da lanean, eta duela astebete, beste aurkikuntza bat egin zuten Elgetan.

Ez dute zehaztu lekurik, baina, Elgetan bizi den lekuko baten esanetan, faxistak herrira sartu zirenean bere aita eta beste zazpi gudari hil zituzten. Gero, hegazkinek botatako bonba baten ondorioz egindako zulo batean ehortzi zituzten. Lekuko horrek bere aita handik atera eta hilerrira eraman zuen. Hortaz, zazpi gorpuzki egongo dira. Tartean, arrasatearrak eta azpeitiarrak daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak