Futbito txapelketa abian asteburuan

Irati Agirreazaldegi 2004ko api. 22a, 12:18
Apirilaren 23an, hasiko da aurtengo Areto Futbol Txapelketa. Lehenengo jardunaldian hiru partidu izango dira jokoan kiroldegi aurreko kantxan.

Sailkapen fasea jokatuko da ekainaren 6a bitartean eta jardunaldi bakoitzean hiru partidu jokatuko dira, zazpigarren taldeak atseden hartuko du.

Behin lehen tarte hau amaituta final erdietan zein taldek jardungo duten erabakiko da. Finala, berriz, Elgetako jaiak baino lehen jokatuko da, Ekainaren amaiera aldera.

Herriko bi talde

Guztira, zazpi taldek eman dute izena txapelketan. Arrasatekoak dira bi, Bergara, Eibar eta Durangokoak talde bana eta herrikoak, berriz, beste bi dira: Txapela eta La Kokotxa, hain zuzen ere.

Iaz torneoko finalean Chievo eta Ariñiketan taldeak izan ziren eta azken ekipo honek irabazi zuen txapelketa, talde hau aurten ere jokoan izango da Elgetan baina Chievok ez du parte hartuko.

Talde txapeldunak 180 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro eta gol gehien sartzen dituen jokalariak, berriz, 60 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak