Auto istripua Uberan

Irati Agirreazaldegi 2004ko apirilaren 20a

Elgeta eta Bergara artean istripua izan da goizean. Ubera auzoa pasa eta berehala auto bat errepidetik irten da eta zauriturik izan ez bada ere ertzainek trafikoa erregulatu behar izan dute.

Goizeko 07:45ean izan da istripua GI-2632 errepidean. Bergarako norabidean Opel Astra markako auto bat errepidetik irten eta ia errekara jausi da. Hasieran zaurituren bat egon zitekeela uste izan bada ere azkenean ez dute inor anbulantzian eraman.

Garabiak 09:30erako erretiratu du autoa. Ibilgailua kamino bazterrean egon den denboran ertzainek trafikoa erregulatu dute baina ez da auto ilararik sortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak