Apirilaren 1ean hasi eta maiatzaren 31ra arteko epea izango da ibilgailuen zergak ordaintzeko. Eskuz ordaindu behar dutenek etxean jasoko dute eskutitz bat eta ondoren banketxean egingo dute ordainketa. Helbideratuta dutenei, berriz, apirilaren 31n zuzenean banketxetik kobratuko diete.
Guztira 631 ibilgailu
Elgetan zergak ordaindu behar dituzten ibilgailuak guztira 631 dira. Turismoak dira gehienak, 531. Ondoren kamioiak eta motoak leudeke, 39 eta 38 hurrenez hurren eta azkenik erremolkeak 13, eta traktoreak 10.
Kuotak
Ibilgailuen potentzia eta klasearen arabera kuotak ezberdinak izango dira. Gehien ordaindu behar dutenak 9.999kg.-tik gorako karga erabilgarria duten kamioiak izango dira 253,12 euro. Gutxien, berriz, ziklomotoreek 7,65 euro.
Hala ere, ibilgailu gehienak 12 eta 14 zaldi fiskal arteko potentzia duten turismoak dira. Hauek 112,22 euro ordainduko dituzte.