Alkateari omenaldia Eudelek

Eudelek Euskal Herriko hamabi alkate omenduko ditu gaur, tartean Patxi Basauri Elgetako alkatea.

Eudelek, Euskadiko Udalen Elkarteak, batzar orokorra du gaur Irunen. Bertan, Euskal Herriko hamabi alkateri omenaldia egingo die elkarteak.

1979tik alkatetzan dauden agintariak izango dira omenduak. Izan ere, Udal hauteskundeak lehen aldiz egin zirenetik 25 urte bete dira.

Patxi Basaurik 25 urtetik gora daramatza Elgetako alkate lanetan.

Eudel

1982an sortu zen Eudel eta Euskal Autonomia Erkidegoko ia Udal guztiak eta Nafarroako Foru Erkidegoko udal batzuk biltzen dituen Elkartea da.

Helburu nagusiak udal-autonomia defendatzea eta tokiko interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzea dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.