Zuhaitz Eguna egingo dute domekan Eguarbitzan

Usoa Agirre 2004ko martxoaren 26a

Datorren domekan, hilak 28, Zuhaitz Eguna egingo da Eguarbitzan. Pagoak eta haritzak landatuko dituzte. Goizeko 9:00etan izango da irteera plazatik.

Datorren domekan, hilak 28, Zuhaitz Eguna egingo da Eguarbitzan. Goizeko 9:00etan irtengo dira plazatik Eguarbitzara joateko. Hamabi pago eta zortzi haritz landatuko dituzte.

Joan den urtean jaiotako haurren izena jarriko zaie landatuko diren haritzei. Argazkia atera eta haur bakoitzari diploma-agiria emango zaio.

Hamarretakoa ere egingo da, Udalak jarrita.

Aitzurra duenak eraman dezala eskatu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak