Izarreko errebueltan kamioia gurutzatuta

iban arantzabal 2004ko mar. 24a, 10:51

Izarreko errebueltan dago kamioia. Goienako kazetariak joan dira bertaraino ia zer gertatu den jakiteko. Momentuz, Ertzaintzatik adierazi digute garabi bat doala bidean. Bidea itxita dago bi norantzatan.

Ertzaintza izarreko errebueltan dago eta esan digutenez oraindik ez da arazoa konpondu. Bidea itxita egongo da, beraz, momentuz. Bi norantzetan gainera. Horrek eragingo ditu gidarien hainbat haserre. Garabia beharko da kamioia mugitzeko.

Konpontzekotan

Ez da lehenengo aldia esaten zaiguna errebuelta hau konponduko dutela. Oraingoan, dena den, konponduta geratuko omen da aurten bertan. Horixe adierazi digute Udaleko zenbait iturrik.

Alternatiba

Kanpazarrreko bidea erabiltzen ari dira autoak eta baita herritik pasatzen den autobusak ere. Kanpazar bidean dagoen auto kopuruak gora egin du, ezinbestean.

Garabia

Garabia joan da Elgetatik behera, baina itxura denez hobeto zen Bergaratik joatea. Beraz, Kanpazarretik buelta osoa egin behar izan du berriz.

Bideak itxita jarraitzen du goizeko 11:25 direnean

Bidea denbora luzez itxita egongo dela esan dute han zeuden Ertzainek. Ikasleekin zihoan autobusak ere ordu eta erdi egin du begira eta gero Asentziotik joan behar izan du Bergarara. Ez dakigu noiz arte egongo den bidea itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak